Prentsa Aretoa

Berriak

2009/01/21

Busturiako EAJk, ANV alkatetza har dezan arnegatu du eta Joseba Retolaza aurkeztu du hautagai gisa

Busturiako EAJren Uri Buru Batzarreko bozeramailea den Mikel Alvarezek gaur iluntze-gauean Bizkaiko udalerri horretan egin den Osoko Bilkuran adierazi du “2007ko udal hauteskundeetan botorik gehien lortu zituen alderdia EAJ-PNV izan zela. Hori gorabehera, EA eta ANVk gobernurako ezarri zuten akordioaren arabera, alkatetza kendu ziguten. Aldi honetan Busturian bi alderdi horiek gobernatu dute eta iragarri zutena betez, urte bat eta erdi igaro ostean, gobernu horren erantzukizuna EArengandik ANVko zinegotziarengana eskualdatuko da”.

Ezagutzera eman
“Guk, EAJ-PNVren zinegotziek, berriz salatu nahi dugu azalpenik ere ez duen itxura egite hori. Halaber, alkate berriaren aurkako botoa ematea ez ezik, guk geure hautagaia aurkeztuko dugu berriz ere, Joseba Retolaza Uriagereka, eta herriaren aurrean egotearen abagunea aprobetxatu nahi dugu, duela 19 hilabete egin genuen bezalaxe, azalpen batzuk emateko” adierazi du.

Alvarezek gogorarazi du “azken urte bete eta erdi honetan gauza asko gertatu direla: Legutioko erasoa eta erailketa, Arrasateko erailketa eta, azkenik, Iñaxio Uriaren heriotza eragin zuen atentatua”. “Kargua uzten duzun alkate jauna, zuek hasieran isilik egon zineten eta gure botoei esker onetsi zen atentatuaren aurkako zuen mozioa, nahiz eta zuek ez eman trukean gure mozioaren aldeko botorik. Noren eskuetan burutu duzue legegintzaldia? Giza eskubide guztien artean behinena eta funtsezkoena bizitza eskubidea da. Eta bizitza horri dagokionez boterea duten bakarrak Jaungoikoa edo Destinoa dira.

EA eta ANVren artean adostu zen egitarauan honela esaten da: “Busturiako udalak bat egingo du biolentzia mota guztiak gainditzeko ahalegina egiten duten guztiekin eta eskubide guztien, hala indibidualak nola taldekoak, aurkako erasoak desagertarazteko era askotako atazak burutuko ditu”. Berriz ere esangura itzeleko berbak erabili dira. ANVko zinegotziak Osoko Bilkuran esan zuen bezala “gauza bat da aldarrikatzea eta bestea gertaeren bidez frogatzea”. Baina, ez dugu ezer esan behar erailketa horiei buruz? Ez dago heriotzari buruz ezer esan beharrik? Zenbat odol isuri behar da armak behin betiko isilarazteko?”
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!