Prentsa Aretoa

Berriak

2009/01/22

Ortuzar: “Busturiako alkatetza lapurtu digute”

EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek salatu egin du Busturiako alkatetza “lapurtu” egin dietela, eta EAri galdetu dio ea “atentatuak egon behar diren “zuzena” dena egiteko”.

Ezagutzera eman
EBBren presidenteak adierazpen horiek egin ditu Busturian egindako osoko bilkuraren amaieran. Bertan, orain arte udalerriko alkate zen Rodolfo Laritegik (EA) alkatetza laga dio Andoni Elorrietari, EAE-ANVkoa, bi alderdiek joan den 2007ko ekaineko udal hauteskundeetan sinatutako akordioa oinarri hartuta.

Ortuzarrek argitu du “gutxi” espero zutela ezker abertzale “erradikalaren” aldetik, “ez direlako gai ETAri ezetz esateko eta atentatu bateko biktimekin solidario izateko”.

"Aitzitik, EAren aldetik jokabide etiko eta demokratikoa espero genuen, eta gure buruari galdetu egiten diogu ea zer alde dagoen Azpeitian gertatu zenaren eta gaur hemen gertatu denaren artean, eta ea EA alderdiak atentatuak behar dituen zuzena dena egiteko”, azpimarratu du.

Zentzu horretan, BBBko presidenteak baieztatu du Busturiako alkatetza "lapurtu” egin dutela, izan ere, “herriak boto gehien emandako alderdi gisa eskuratutakoa, bien artean kendu digute”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!