Prentsa Aretoa

Berriak

2009/02/02

Ortuzarrek Euskadin Nafarroan beste jokatzen dela uste du, PSE-k PSN-k bezala jardungo duelako, Madrili men eginez

Bizkaia Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar ziur dago hurrengo hauteskundeetan Euskadin Nafarroako azken hauteskundeetan beste jokatzen dela. Izan ere, PSE-k PSN-k bezala jardungo du eta men egingo dio Madrili. Gainera, Estrasburgora kontsulta bidaltzean, gai hori “hauteskundeekin nahastea” egotzi dio EA-ri. EAJ-k kontsultaren gaia ez duela hauteskundeekin lotuko adierazi du.

Ezagutzera eman
Onda Vascari emandako elkarrizketa batean, Ortuzarrek ondokoa esan du Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapateroren hitzei buruz: «gizon horrek hemen egin behar duguna esaten digu», hurrengo Eusko Jaurlaritza «gehiengo zabalek» osatuko dutela adierazi baitzuen. «Begira. Hauteskundeen aurretik agintzen badu, zer ez ote dio esango Patxi Lópezi ondoren. Nafarroan gertatu zena gertatuko da, PSN-k gauza bat egin nahi zuen, baina hari beste bat komeni zitzaionez, azkenean Madriletik esaten zitzaiena bete zuten», azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!