Prentsa Aretoa

Berriak

2009/03/02

Ortuzarrek ohartarazi du Lópezek, aldaketa egiteko, fronte bat ireki beharko duela PPrekin eta UPyDrekin

BBBko presidente eta legebiltzarkide jeltzale berriak, Andoni Ortuzarrek, adierazi du PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lópezek, kanpainan agindu duen guztiagatik ere (frentismorik gabeko aldaketa Eusko Jaurlaritzan), atzoko emaitzen ostean fronte bat ireki beharko duela PPrekin eta UPyDrekin, Lehendakaritza gidatu nahi badu.

Ezagutzera eman
ETBn egindako elkarrizketa batean, Ortuzarrek adierazi du Juan José Ibarretxe, boto gehien jaso dituen hautagaia, hizketan hasiko dela gainontzeko indar politikoekin, gobernua osatzeko eta alderdien borondatea ikusteko.

«Guk 30 eserleku ditugu, eta ez da herrialde guztietan gehiengo absolutuarekin gobernatzen; gehiengoa duten gutxiengoak ere badira. Horrenbestez, guztia oso irekita dago, eta oraindik ere garaiz da prozesu honen argazkia amaitutzat emateko. Hilabeteak ditugu aurretik ahalik eta gobernu alternatiba onena osatzeko, eta horretarako egingo dugu lan», gaineratu du.

Horrez gain, adierazi du alderdi politiko guztiek, «Alderdi Sozialistak ere bai», emaitzen analisi lasaia eta objektiboa egin behar dutela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!