Prentsa Aretoa
Berriak
2009/03/23
José Luis Bilbaoren esanetan, ´akordio sendoak´ behar dira eta jendeak ´egonkortasuna´ eskatzen du
José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, 'El Correo' egunkariak egin dion elkarrizketan, esan du "akordio sendoak" behar direla eta jendeak "egonkortasuna" eskatzen duela eta hori "mundu abertzale demokratikoaren eta sozialistaren arteko ententearen" ondoriozkoa dela; izan ere, "gaur egun ezinezkoa da joera abertzaleen batasuna, ezker erradikalak indarkeriaren bidetik jarraitzen duen bitartean".
Bilbaok ziurtatu du EAJk abiarazitako elkarrizketa-errondan PSE-EErekin izan zuen bileran egin zion eskaintza "serioa eta zintzoa" izan zela, eta horrenbestez, adierazi du ez dakiela "zer gehiago den beharrezkoa"; izan ere, "behar den moduan aurkeztuta dago, EAJren Euskadi Buru Batzarrarekin, eta lehendakariaren bermeaz. Eta ez dezagun ahaztu gainera krisi egoera oso larrian eginda dagoela, 2009. urtea oso gogorra izango delako eta 2010 ere latza izango delako".
Halaber, Bilbaok zehaztu du "kide bila zabiltzanean ez duzula bilatzen norekin konpontzen zaren ongien, baizik eta norekin eraman ditzakezun aurrera proiektuak", eta gogoratu du PP eta PSE "ika-mika dabiltzala leku guztietan eta horrek ez diela eragozten hemen akordioa egitea".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS