Prentsa Aretoa
Berriak
2009/04/05
Ortuzar: ´Lopez PPren eskuetan dago´
EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur Gurutzetan burutu den ekitaldian adierazi duenez, "PSE-EEren lehendakari izateko hautagai den Patxi Lopez PPren eskuetan dago eta Ajuria Enearako bidea gezurretik gezurrera eraikitzen ari da". Gaineratu duenez, alderdi jeltzalea "oso lasai dago, ez dago urduri ez eta haserreturik ere". "Gu oposizio arduratsu bat egiteko prest gaude".
Ortuzarrek Gurutzetako batzokiaren berinaugurazio ekitaldian adierazi duenez, Lopezek Bilbon atzo eskaini zuen prentsaurrekoan bi gezur esan zituen: batetik EAJk PSE-EErekin elkarrizketak izateko disposizio ezaz hitz egin zuen eta bestetik, Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin Gernikako Estatutuaren garapenaz hitz egiten ari dela aipatu zuen.
BBBren lehendakariak azaldu duenez, guzti hau gezurra da, izan ere, EAJk hauteskundeak irabazi ondoren lehenik eta behin PSEri deitu zion berarekin hitz egin eta akordioetara heltzeko. Eta azken hauek, hau da, PSE, izan zen akordioetara heldu nahi izan ez zuena.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS