Prentsa Aretoa

Berriak

2009/05/26

Ortuzarrek dio PSEk orain artekoa atzean utzi nahi duela, guztia martxoaren 1ean hasi izan balitz bezala, eta EAJrekin zituen ´zubi guztiak´ apurtu dituela

Andoni Ortuzarrek, Bizkai Buru Batzarraren (BBB) buruak, PSEri leporatu dio "orain artekoa atzean utzi nahi duela, guztia martxoaren 1ean hasi izan balitz bezala" eta EAJrekin zituen "zubi guztiak" apurtu dituela; izan ere, "sozialistek ez dute dei bakar bat ere egin" hauteskunde egunetik. Horrez gain, gogoratu du Arabako Aldundia jeltzaleek gobernatzen dutela PSEk babestutako "aurrekontuei esker". Hortaz, sozialistek EAJri gobernuan lekua kentzeko mozioaren alde egingo balute, euren burua zentsuratuko lukete.

Ezagutzera eman
Radio Euskadin egindako elkarrizketan Ortuzarrek gogora ekarri du PSEk aurreko legealdian aurrekontuak EAJrekin batera onartu zituela, "Madrilen, Gasteizen eta baita Aldundietan ere".

"PSEk atzean utzi nahi du aurreko legealdian gertatutakoa; gauza onak, hartutako konpromisoak, EAJrekin egindako akordioak... guztia martxoaren 1ean hasi izan balitz bezala" esan du Ortuzarrek.

Nolanahi ere, hauxe adierazi du: "herritarrek badute oroimena, baita guk ere, eta iraganean lortu genituen akordio eta konpromisoek, guri dagokigunez, etorkizunean indarrean jarraituko dute".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!