Prentsa Aretoa

Berriak

2009/06/05

Igorreko batzokia erasotu dute gaur gauean

Gaur gauean Igorreko batzokia erasotu dute. Eraso honen egileek pintura gorria eta horia jaurti dute egoitza jeltzalearen ate eta hormen kontra eta “Herriaren hitza errespetatu” eta “Faxistak” hitzak idatzi dituzte bertan.

Ezagutzera eman
Igorreko Euzko Alderdi Jeltzalearen Uri Buru Batzarrak eraso hau gaitzetsi du eta gaineratu duenez, “hori da zenbait pertsonek antitotalitarismoa eta demokrazia erakusteko duten bidea. Hori bai, ekintza hauek burutu ondoren herriaren hitza errespetatzea eskatzen dute. Ondo da, Igorreko herriak, bere gehiengoan, hauteskundeetan EAJri eman zion botoa Udaletxeko ardura bere gain hartu zezan. Orduan ere herriaren hitza errespetatu al zenuten?”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!