Prentsa Aretoa
Berriak
2009/06/18
Mungia, Bakio, Maruri eta Orozkoko EAJ-PNVren udal taldeak, pozik agertu dira miniparke eolikoen tramitazioa bertan behera uzteko erabakia ezagutu ondoren
Mungia, Bakio, Maruri eta Orozko udalerrietako EAJ-PNV udal taldeak, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarra bera ere pozik agertu dira Eusko legebiltzarrak erabaki duelako bertan behera utziko direla Haize bidezko Argindarra sortzeko Egitasmo barruan aurreikusten ziren parke eolikoak eta miniparkeak. Erabaki hau atzeratuta geratuko da azken urteotan ingurumenaren gaineko araudiaren araberako Lurraldeko II. Egitasmo Sektorialaren berrikusketak emango dituen ondorioak ezagutu arte.
Arestian aipatutako Udal Taldeek Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak eginiko lana eskertu dute. EAJ-PNV Legebiltzar taldeak Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainerako taldeekin eztabaidatu eta adostu duen transakziozko zuzenketaren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Batzordeei ekainaren amaiera baino lehenago jakinaraztea IKT kontsultoreari eskatu zaion azterketa eta Lurraldeko Egitasmo Sektoriala aztertzeko eratu den Instituzio lan Taldeak aterako dituen ondorioak.
Horrela ba, Ganberak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio une honetan aztertzen ari diren parke eolikoen tramitazio administratiboa bertan behera uztea. Eskabide honetan sartuko lirateke une honetan lanean dagoen energia eoliko sistema bereko parkeak eta miniparke izenez deitzen dituztenak ere.
Joseba Koldo Alzaga Maruriko Alkateak azpimarratu duenez " guretzat oso garrantzitsua zen azken urteotan ingurumen arloan eta esparru teknologikoan sortutako berrikuntzak Lurraldeko Egitasmo Sektorialari eranstea, Euskal Autonomi Erkidegoko ondare naturala gordeko eta zainduko zela bermatze aldera". "Benetan eskertzen dugu EAJ.PNV Legebiltzar Taldeak egin duen lana, gaur Euskal Ganberan gertatutakoa funtsezkoa zen gure eskualdeko fauna, flora eta ingurumena zaintzeko eta gordetzeko".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS