Prentsa Aretoa
Berriak
2009/06/30
Bizkaiko Batzar Nagusiek Defentsa Ministerioari eskatu diote naturguneak erabil ez ditzan ariketa militarrak egiteko
Estatuko Indar Armatuetako talde batek Gorbeiako Gurutzean Espainiar banderak jartzen dituztela erakusten duten eta komunikabideetan agertutako argazkien aurrean, Aizbea Atela Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldearen bozeramaileak Defentsa Ministerioari eskatu dio "etorkizunean Bizkaia Herrialde Historikoko naturgune babesturik erabil ez ditzan bertan ariketa militarrak egiteko".
Halaber, Atelak Defentsa MInisterioari eskatu dio "Edonolako maniobra edo ariketa militarrak Bizkaia Herrialde Historiko barruan egiteko asmorik badago, aldez aurretik honen gaineko informazioa eman dezan eta zuzenean eragindako Administrazioei dagozkien baimenak eska diezazkion".
Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldea kezkatuta agertu da "Indar Armatuek herriaren ikur batekin egin duten erabilpenaren aurrean". Era berean, kezkagarri jo dute "etorkizunean monumentu historiko, kultural edo erlijiozkoekin Indar Armatuek egin dezaketen erabilpen arbitrarioa".
"Bereziki kezkatzen gaitu Bizkaia Herrialde Historiko honen barruan Indar Armatuek egin ahal duten edonolako ospakizunek; batez ere, ospakizun hauek balio handiko naturguneak babesteko ardura duten erakundeei inolako baimenik eskatu gabe egin direnean" azpimarratu dute.
Euzko Alderdi Jeltzaleak, Arratia bailarako uri erakundeek proposatuta eta Indar Armatuen azken ekimen hauei erantzuteko asmoz, uztailaren 4rako antolatu du Ikurrina omentzeko Gorbeiako Gurutzerainoko mendi ibilaldia.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS