Prentsa Aretoa

Berriak

2009/07/12

Ortuzar: ´Begi aurrean dugun egoera honi aurre egiteko gure konpromiso proposamena berebizikoa da´

Andoni Ortuzar, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur Bilbon adierazi duenez, "EBBren lehendakariak barikuan konpromiso argi eta benetakoa eskaini zien alderdi politikoei eta, begi aurrean dugun egoera giza ekonomikoa zein den ikusita, bereziko konpromisoa dela uste dut. Akordiorako borondatea dugula azpimarratzeko unea dela uste dugu. Eta alderdi politikoei berriz adierazi nahi diegu lehen bai lehen akordio honetan lan egiten hasteko garaia dela, hobe gaur hastea bihar baino".

Ezagutzera eman
Ortuzarren ustez, "gure konpromiso nahia ozenago adierazi dezakegu baina ez argiago. Akordio honek inori baino lehenago guri, Euzko Alderdi Jeltzaleari konprometitzen gaitu, hau da, hauteskundeetan boto gehien jaso zuen alderdiari. Arduradun politiko batzuen errespetu falta albo batera utzirik, guk lanean jarraituko dugu akordio hau aurrera atera ahal izateko".

"Ekonomi egoera berri honek aurrekontu egokiak behar dituelako. Behar bezalako, neurridun, aurrekontuak behar ditugu. Egoera honekiko arduratsuak diren aurrekontuak behar ditugu. Herrialde honetan aberastasuna lortzeko eta konfiantza emateko aurrekontuak behar ditugu" gaineratu du.  

"Euskal erakunde publikoen nahi bat baino gehiago da hau. Beharrizan bat da. Administrazioaren kudeaketarako eta euskal gizarte beraren kudeaketarako beharrizan bat da" esanez bukatu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!