Prentsa Aretoa
Berriak
2009/08/13
Ortuzarrek adierazi du Aurrekontuetan Euskadirentzako proiektu teknologikoak jasotzeko eskatuko duela EAJk
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarrek Efe Agentziak egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “Estatuaren Aurrekontu Orokorretan Euskadin teknologia eta berrikuntza alorreko proiektuak garatzeko inbertsioak sartzeko” eskatuko du bere Alderdiak.
"Ez dugu eskatzen Euskadiren aldeko diskriminazio-tratu orokorra, Euskadi indartsua den arloa sendotzeko baizik, hots, industria, teknologia eta berrikuntza arloa indartzeko; hori gauza logikoa izango litzateke, Euskadi aitzindaria baita Espainiako Estatuaren teknologia- eta berrikuntza-sisteman", adierazi du Ortuzar jeltzaleak.
Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak ez du zehaztu zein izan daitezkeen Estatuak teknologia arloan Euskadin egingo lituzkeen inbertsioak, baina adierazi duenez, “gai batzuk mahai gainean daude, eta baldin borondate politikorik badago, burutu beharreko proiektuak aurki ditzakegu”. 2010erako Aurrekontuetan Euskadi “ondo islaturik” geratzeaz gain, Euzko Alderdi Jeltzaleak Kontuen alde bozkatzeko jarriko duen bigarren baldintza ondokoa izango da: “Zapaterok krisia seriotan hartzea eta benetako neurriak bideratzen hastea”. Haren aburuz, “orain arte krisia estaltzeko behin-behineko txaplatak eta adabakiak besterik ez ditu jarri, eta Zapaterok ardura gehiago izan du bere irudiaz beste ezertaz baino”.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS