Prentsa Aretoa
Berriak
2009/08/27
Andoni Ortuzarren ustez, Lópezen eta Basagoitiren arteko bileratik “hitz potoloak” besterik ez dira aterako, proposamenik eza estaltze aldera
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarren iritziz, Patxi Lópezek eta Antonio Basagoitik aurrekontuak negoziatzeko gaur egingo duten batzarretik "beste argazki bat eta hitz potoloak" baino ez dira aterako, "inolako proposamenik ez dutela ezkutatzeko". Horrezaz gainera, PSE-EEri galdegin dio ea "ekonomiaren eta aurrekontuen alorretan politika kontserbadoreari" eutsiko dion, eta erakundeen eta aurrekontuen arloetan egonkortasuna erdiesteko EAJk egin duen proposamena oraindik ere mahai gainean dagoela berretsi du.
"Gaurko bileraren emaitza gisa, Euzko Alderdi Jeltzaleak aztertzeko moduko proposamen zehatzak, gure proposamenarekin bateragarriak gerta daitezkeenak, jasotzen dituen papera ateratzea gustatuko litzaiguke", adierazi du buruzagi jeltzaleak. Hala ere, adierazi duenez, gaurko bileratik, tamalez, "beste argazki bat eta hitz potoloak eta hots handiko berbak besterik ez dira aterako, proposamenen gabezia mozorrotze aldera, orain arte ere oso zaila izan baita PPren eta PSEren politika ekonomikoak ezkontzea".
Hori dela eta, Ortuzarrek berriro eskaini die popularrei eta sozialistei "euskal erakunde guztietan erakunde eta aurrekontuen alorretako egonkortasuna" erdiesteko ituna", Euzko Alderdi Jeltzaleak joan den ekainean ere planteatu zien itunaren parekoa.
"Gaur egun, behintzat, proposamen sendo eta bideragarri bakarra da geuk egin duguna, euskal ekonomiak egun dituen arazoak egokiro planteatzen dituelako eta arazooi euskal erakundeetatik aurre egiteko modua ere adierazten duelako", esan du, azkenik, buruzagi jeltzaleak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS