Prentsa Aretoa

Berriak

2009/09/16

Barrikako EAJk udalerriaren etorkizuna konpontzeko lan egingo du

Barrikako EAJk Epaitegi Gorenak Barrikako Arau Subsidiarioen Aldaketaren inguruko Bizkaiko Foru Aldundiaren 421/01 eta 395/01 Foru Aginduen baliogabetzea berresteko eman duen Ebazpena ezagutu ondoren, ebazpen hori  eta berarekin dakartzan balizko eragin juridikoak aztertuko dituela adierazi du.

Ezagutzera eman
Ebazpenak,  Muriola eta San Telmo eskualdeak urbanizagarritzat jotzen zituzten aginduak indargabetu ditu. Inguru hauek paisaia babesteko eskualdetzat hartzen ziren lehenago.

Alderdi jeltzaleak azaldu duenez, "gogor lan egingo dugu gure udalerriaren etorkizuna konpontzeko, herritarren sentsibilitate guztiak asetuko dituen eta gure udalerrian paisaiaren aldetik zaindu beharreko lurzoru babestua mantentzen eta gordetzen lagunduko duen hirigintza garapen jasangarriaren alde gaudelako". "Hori dela eta, elkarrizketarako prest gaude, Barrikarako konponbiderik egokiena adosteko" gaineratu du.

Era berean, EAJk Barrikako auzokide guztiak animatu ditu "Barrikako Egitasmo Orokorraren Hirigintza Planeamenduan parte har dezaten, ondo iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten, gure udalerriaren etorkizuna bide onetik eraman dezagun".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!