Prentsa Aretoa
Berriak
2009/09/21
Ortuzarrek PSE eta PP alderdiek boterea hartzeko moduari “aurre egiteko gizarte erantzuna” egituratzeko deia egin du
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak baieztatu duenez, funtsezkoa da "euskal erantzun soziala egituratzea" PSE eta PP alderdiek boterea eskuratzeko erabili nahi duten asmoari aurre egiteko; halaber, iragarri duenez Kontzertuaren blindajea "sine qua non" baldintza da Estatuko Aurrekontuen gainean hitz egiten hasteko orduan.
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, burukide jeltzaleak aditzera eman duenez "agerikoa da, PSE eta PP alderdiak fronte bakarrean elkartu dira, ez dakit nola deitu, espainolista ala konstituzionalista, baina frontea da zalantzarik gabe".
"Orain garrantzia kendu nahi diote gaiari eta esan dute sozialisten txostena zirriborroa baino ez dela. Alderdi guztiok dakigu oinarrizko testuak direla Exekutibak pentsatzen duena, hori da alderdikideei ematen zaiena zuzenketak egin ditzaten; baina, horixe da alderdi baten dotrina, txostena proposatzen duen Exekutibak aurrera atera nahi duena" argitu du.
Horregatik esan du honakoa "gaurko PSEren exekutibak koalizio egonkorra nahi du PPrekin, agerikoa da hori Eusko Legebiltzarrean eta Eusko Jaurlaritzan".
"Fronte bati, beste fronte batekin" erantzuteko aukeraz esan du EAJ-PNVk onartu zuen txostenaren arabera ezarri zela " fronte politika amaitutzat ematen zela". Ortuzarrek gaineratu duenez "Horixe bera pentsatzen dugu gaur ere, gure aurrean EAJ alderdia boteretik kentzea helburu duen frontea sortu den arren".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS