Prentsa Aretoa
Berriak
2009/10/04
Ortuzarrek lehendakari lanak egitea agindu dio Lopezi
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidenteak, PSE-EEren kongresuari buruz adierazi duenez, "positiboegia izan da, Euskadik dituen benetako arazoetatik ihes egiteko bidea izan da. Gainera, jada erabakita duten itun politika zehazteko, PPrekin aliantzak egitea, baliagarria izan da kongresua".
Barakaldon eskainitako adierazpenetan, Ortuzarrek eskaera bat egin dio Patxi Lopezi: bihartik aurrera idazkari nagusia izateari uztea "lehendakari izateko, eta gure gizarteak dituen arazoei aurre egiteko".
Ildo horretan, "mahai gainean bi arazo zail" ditugula gogorarazi du, eta egoera honetan euskaldun guztien lehendakaria dela erakustea eskatu dio Ortuzarrek.
Lehentasunak
Jeltzaleak azaldu duenez, alde batetik ozeano Barean bahituta dagoen Alakrana atunontziaren arazoa daukagu. Bestalde, Espainiako Gobernuaren esku dagoen kontzertu ekonomikoaren segurtasun juridikoa bermatzea.
Horregatik, "herrialde honen lehendakaria izatea eta guretzako hain zailak eta mingarriak diren arazoei irteera bat bilatzea" eskatu dio Ortuzarrek Lopezi.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS