Prentsa Aretoa

Berriak

2009/10/08

Barakaldoko EAJ-PNVk alkateari galdetu dio zer duen ezkutatzeko EELZ zerbitzua esleitzeko prozesuan

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal bozeramaileak Tontxu Campos alkate sozialistari galdetu dio "oposizioari zer ezkutatu nahi dion "EELZ esleitzeko prozesuan. Del Campok adierazi duenez  "demokrazia ezarri zenetik aurrekaririk gabeko jarduera da, orain arte inoiz ez delako alderdi politikoen presentzia ordezkaritza kontratazio mahaietan debekatu".

Ezagutzera eman
Bere iritziz "esanguratsua da agindu hori une honetan iristea, hau da, alderdiak Etxez Etxeko Laguntasun Zerbitzua esleitzeko prozesu eztabaidatua jarraitzen egon garen aldi honetan". Del Campok gogoratu duenez  "alderdien ordezkariak kontratazio mahaian egotea Alkatearen erabakikoa den arren, Udal demokratikoak eratu zirenetik Barakaldoko ordezkari politiko guztiak egon gara mahai hauetan, gobernu barruan egonda eta oposizioan egonda ere".

Tontxu Rodriguezek "tradizio demokratikoa" hautsi duela salatu ondoren, jarduera hau "akats larritzat" jo du  udal gestioaren inguruan Barakaldon dauden susmoak argitzen dituelako eta Barakaldoko hiritarren artean gardentasunik ez dagoelako sentsazioa handitzen delako.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!