Prentsa Aretoa

Berriak

2009/12/02

Bilboko Udalak Madrilen jaso du Udak Gardentasunaren II. saria

Bilboko Udalak Madrilen jaso berri du Udal Gardentasunaren II. Saria, Transparency International erakundearen espainiar taldeak eman ohi duen saria.  Bilboko udala saritua izan da  hiritargoarekiko hurbila den kalitatezko administrazioa izateko apustu sendoa egiten duelako.

Ezagutzera eman
Bilboko Udalak Madrilen jaso du Udak Gardentasunaren II. saria

ARGAZKIA JAITSI

Aurten, Bilboko udalak neurri esanguratsuan hobetu du udal gardentasunaren indizea eta   Euskadi eta Estatuko udalen zerrendan lehenen artean dago kokatuta, Udalen Gardentasuna neurtzen duen bigarren Indizeak erakusten duen legez.

Aurten,  Sant Cugat del Valléseko Udala izan da (Bartzelona) 98,8 punturekin, Estatuko udal korporazio gardenena. Bigarren tokian dago Bilboko udala 97,5 punturekin Alcobendas (Madril), Avilés (Asturias), Gijón (Asturias) eta Mataró (Bartzelona) udalerrien ondoan.

Udalen Gardentasun Indizea egiteko , Estatuko udal handienen gardentasun maila neurtzen eta aztertzen da ( aurten 110 izan dira, 2008an baino 10 gehiago). Neurketa hau udal batek eman beharreko informazioan arlo nagusitzat hartzen diren  esparruak hartzen dituzten 80 indikadoreren bidez egiten da:

- Udal korporazioaren inguruko informazioa

- Hiritarrekiko eta gizartearekiko harremanak

- Ekonomia eta finantza arloko gardentasuna

- Gardentasuna zerbitzuak kontratatzerakoan

- Gardentasuna hirigintza eta herri lan gaietan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!