Prentsa Aretoa

Berriak

2009/12/04

EAJ-PNVk salatu du Abadiñoko alkateak, beti egiten duen bezala, oraingoan ere inori egotzi dizkiola erruak, akatsak berak egin arren

Abadiñoko EAJ-PNVko taldeak salatu du "berriz ere ikusten ari garela nola José Luis Navarro alkateak  beste organismo edo erakunde batzuei egozten diela errua etenik gabe, berak egin dituen akatsak izan arren. Zortea dagoenean eta udalerriarentzat gauzak ondo ateratzen direnean, inolako lotsa edo  apaltasunik gabe, alkateak bere burua jartzen du hobekuntza horien eragile moduan, gainerako alderdiei gaitziritziz. Ordea, zerbait bere gustura ateratzen ez denean, nagusikeriaz eta larderiaz jokatzen du, harrokeriaz beteta, organismo, pertsona, erakunde, udaleko aurreko gobernu eta abarren aurka. Azken adibidean alkatea Uraren Euskal Agentziaren aurka azaldu da, Abadiñoko egoitzazko garapena eta garapen industriala ekiditen dituelako".

Ezagutzera eman
Talde jeltzaleak gogorarazi du "duela urte batzuetako Eusko Jaurlaritzaren IZARTU egitarauan EAJ-PNVk ibaiak ubideratzearen aldeko bidea hautatu zuela udalerriko alde batzuetako uholde arriskua saihesteko  eta Abadiñoko Independienteak ez zuela, inondik inora ere, bat egin gure taldearekin udalerriaren aldeko apustu estrategiko horretan. Orduan laguntza hori izan bagenu gaur mintzagaia ez litzateke hau izango".

"Zazpi urte igaro dira  eta, azkenean, alkatea eta Abadiñoko Independienteak -jarraitzen du EAJ-PNVren jakinarazpenak- ohartu dira ibaiak ubideratzearen garrantziaz. Noiz jakin du alkateak ubideratzearen txostena Uraren Euskal Agentziaren kajoi baten botata eta ahaztuta dagoela?".

"Zein kajoitan zegoen txosten hori duela sei hilabete, duela urte bat, duela bi urte? Jakina, kajoi berean, kontua da Navarro jaunak ez duela ahaleginik ere egin eta ez duela gai honi buruzko inolako ardurarik izan. Negargarria!".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!