Prentsa Aretoa

Berriak

2009/12/09

Galdakaoko Udala auzokideekin bilduko da laster egingo diren hirigintza lanak azaltzeko

Galdakaoko udala  udalerriko hainbat auzoetako bizilagun elkarteekin bilduko da inguru hauetan  7.6 milioi euroko aurrekontuarekin garatuko diren hirigintza egitasmoak azaltzeko. Lan hauek datorren urtearen hasieran hasiko dira Urtebieta, San Inazio, Olabarrieta eta Gorosibai auzoetan.

Ezagutzera eman
Bizilagun elkarteen aurrean azalduko diren egitasmo batzuk hauek izango dira:

 San Inazio auzoan aurrera eramango da N-634 errepide nagusiak akustika eta ikusmen arloan eragiten dituen ingurumen inpaktuak  murrizteko egitasmoa; halaber, aparkalekuen sistema , oinezkoen bideak eta  Gernika kalean errepiderako sarbidea berrantolatuko dira.

Olabarrietan auzoko bizi-laguntzentzako oinezkoen sarbidea hobetuko da Elizaren beheko aldetik espaloia duten etxebizitzen goi aldera doan tartean; lurraren orografiak eragiten dituen oztopoak kentzen saiatuko dira  espaloi berriak  eta  oinezkoentzako guneak eginaz.  

Gorosibai auzoan, zabaldu egingo da  argindar azpiestazioaren inguruan gaur egun dagoen parkea eta horretarako erabiliko dira Gorosibai kalea eta N-240 errepidea lotzeko tartea moztean irabazten  den tokia.

Urtebietan  auzoko maila ezberdinak lotzeko eta une honetan dauden iresgarritasun arazoak konpontzeko  oinezko ardatza egitea proposatzen da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!