Prentsa Aretoa
Berriak
2009/12/09
Galdakaoko Udala auzokideekin bilduko da laster egingo diren hirigintza lanak azaltzeko
Galdakaoko udala udalerriko hainbat auzoetako bizilagun elkarteekin bilduko da inguru hauetan 7.6 milioi euroko aurrekontuarekin garatuko diren hirigintza egitasmoak azaltzeko. Lan hauek datorren urtearen hasieran hasiko dira Urtebieta, San Inazio, Olabarrieta eta Gorosibai auzoetan.
Bizilagun elkarteen aurrean azalduko diren egitasmo batzuk hauek izango dira:
San Inazio auzoan aurrera eramango da N-634 errepide nagusiak akustika eta ikusmen arloan eragiten dituen ingurumen inpaktuak murrizteko egitasmoa; halaber, aparkalekuen sistema , oinezkoen bideak eta Gernika kalean errepiderako sarbidea berrantolatuko dira.
Olabarrietan auzoko bizi-laguntzentzako oinezkoen sarbidea hobetuko da Elizaren beheko aldetik espaloia duten etxebizitzen goi aldera doan tartean; lurraren orografiak eragiten dituen oztopoak kentzen saiatuko dira espaloi berriak eta oinezkoentzako guneak eginaz.
Gorosibai auzoan, zabaldu egingo da argindar azpiestazioaren inguruan gaur egun dagoen parkea eta horretarako erabiliko dira Gorosibai kalea eta N-240 errepidea lotzeko tartea moztean irabazten den tokia.
Urtebietan auzoko maila ezberdinak lotzeko eta une honetan dauden iresgarritasun arazoak konpontzeko oinezko ardatza egitea proposatzen da.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS