Prentsa Aretoa
Berriak
2009/12/11
Ortuzar Patxi Lopezi: “Europarako bokazioa edukitzeko erakutsi behar da”
BBBren presidente eta Euzko Abertzaleak taldeko parlamentari den Andoni Ortuzarrek galdera egin dio Patxi Lopezi, Espainiak Europar Batasuneko lehendakaritza hartzearen gainean. Ortuzarrek Lopezi esan dio "Europarako bokazioa edukitzeko erakutsi behar da". Sei hilabete joan dira gobernua osatu zenetik, eta oraindik ez dute Bruselako delegaturik izendatu, "eta Europak egun bizi duen bilakaeran, hori ez da inolaz ere pozgarria".
Jeltzaleen buruak hilabete honetan bertan Lopezen gobernuak onartu duen agiria hartu du hizpide. Agiriak Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak aipatzen ditu, Espainiak EBeko lehendakaritza izatearen aurrean. Adierazi du "agiri hori berandu datorrela, hilabete baino gutxiago falta delako Espainiako gobernuak lehendakaritza hori hartzeko, eta erakunde gehienak jada egin dituztelako irizpenak". Baina "testua epez kanpo eta forma okerrean aurkezteaz gain, Lopezen gobernuaren agiriak ez du orekari, eta lotu gabe dago. Ez da politikako gai mardulez mintzo", zehaztu du.
Hitzaldian, Ortuzarrek bereziki markatu du agiri horrek "krisialditik irteteko bidea eta langabeziaren arazoa gainetik baino ez ditu jasotzen"; hain zuzen, krisialdi ekonomikoa bizi dugun honetan, gainerako estatuentzat funtsezko gakoak.
Testuinguru honetan, eskaera egin dio Lopezi, "euskaldunen interesak Europan defenda ditzala", eta Zapaterori lan egiteko eska diezaiola, "euskal erakundeek gure ahots propioa izan dezagun Europan".
"Argi dago kanpo harremanetako politika ez dela lehentasunezko gaia gaur egungo Eusko Jaurlaritzarentzat, izan ere, espainiar Estatuaren Kanpo Gaien Ministerioa azpikontratatu baitu euskaldunen interesak Europan defendatzeko" adierazi du Ortuzarrek. Bukatzeko, legebiltzarkide jeltzaleak, "Lehendakariaren txapela" jartzeko eskatu dio Lopezi.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS