Prentsa Aretoa
Berriak
2009/12/16
Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar
Emakumeek udalerriaren historian eta eguneroko bizitzan izan duten egiteko garrantzitsua ezagutzea, estereotipo sexistak ezabatzeko trukaketarako eta harremanetarako sareak eratzea, horiexek dira Berangoko Berdintasun Sailak antolatu dituen ekitaldi eta ikastaroek dauzkaten helburuak.
Ekimen honen bidez, elkarte bi eratu nahi dira eta "Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar" izeneko egitasmoa abian jarri. "Berangoko emakumeen egitekoa aldarrikatuko da eta ez soilik beren famili bizitzan, baizik eta esparru sozialean, bizitza politiko eta kulturalean eta udalerriko kirol esparruan" argitu du Ane Miren Ayo Emakumea eta Berdintasuna Udal Arloaren arduraduna.
Zinegotziak Berangoko bizilagunei parte hartzea eta lankidetza eskatu die protagonisten aurpegiak erakutsiko dituzten argazkiei historia apur bat emateko: "Argazki hauen bidez, udalerriko eta munduko emakumeen ahalegin eta borroka, ekimenak, lorpenak eta esperientziak bilduko ditugu. Horregatik ba, gure auzokideen esperientzia pertsonal aberatsak izango dira Kultur Etxe bietan, Jubilatuen Egoitzan jasoko diren fruituak. Denon artean, Berangoko emakumeen historia osatu ahal dugu" baieztatu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS