Prentsa Aretoa

Berriak

2009/12/16

Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar

Emakumeek udalerriaren historian eta eguneroko bizitzan izan duten egiteko garrantzitsua ezagutzea, estereotipo sexistak ezabatzeko trukaketarako eta harremanetarako sareak eratzea, horiexek dira Berangoko Berdintasun Sailak antolatu dituen ekitaldi eta ikastaroek dauzkaten helburuak.  

Ezagutzera eman
Ekimen honen bidez, elkarte bi eratu nahi dira eta "Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar" izeneko egitasmoa abian jarri. "Berangoko emakumeen egitekoa aldarrikatuko da eta ez soilik beren famili bizitzan, baizik eta esparru sozialean, bizitza politiko  eta kulturalean eta udalerriko kirol esparruan" argitu du Ane Miren Ayo Emakumea eta Berdintasuna Udal Arloaren arduraduna.

Zinegotziak Berangoko bizilagunei parte hartzea eta lankidetza eskatu die  protagonisten aurpegiak erakutsiko dituzten argazkiei historia apur bat emateko: "Argazki hauen bidez, udalerriko eta munduko emakumeen ahalegin eta borroka, ekimenak, lorpenak eta esperientziak bilduko ditugu. Horregatik ba, gure auzokideen esperientzia pertsonal aberatsak izango dira Kultur Etxe bietan, Jubilatuen Egoitzan jasoko diren  fruituak. Denon artean, Berangoko emakumeen historia osatu ahal dugu" baieztatu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!