Prentsa Aretoa
Berriak
2009/12/16
Ortuzar: “Beldur gara Elizan dauden joera berriek ez ote duten euskal barrutiek egindako lanarekin amaituko”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak adierazi duenez "beldur gara Elizan agintarien bidez sartu den joera berriek ez ote duten euskal barrutiek egindako lanarekin amaituko". Bere iritziz Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzain izendatzearekin "Gipuzkoar Elizaren norabidea" aldatu nahi dutela ematen du, hau da, ematen du "Gipuzkoar eliza, berak joan nahi ez duen tokira eraman nahi dutela".
Radio Popular irratiari eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek bere begirune osoa adierazi du "eliza katolikoak erabakitzeko duen erarekiko eta gauzak egiteko dituen moduekiko". "Baina, logikoa da Eliza barruan gertatzen denaren inguruko iritzia izatea, Euskadin garrantzi handia duen erakundea delako eta alderdikide asko- neu barne- kristauak garelako. Orduan, arreta handiz begiratzen diogu gai honi" azaldu du.
Ortuzarrek azaldu du berak ez lukeela denbora "gehiegi" galduko Jose Ignacio Munilla ondo aukeratua izan den ala ez aztertzeko, elizak" bere barruko arauak" dituelako. "Horretan sartzen garenean, jakin badakigu arauok errespetatu behar ditugula. Baina, egia da, barrutik dena alda daitekeela edo aldaketa eman daitekeela" gaineratu du.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS