Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/05
Dimako gazteek biltzeko toki berria izango dute
Dimako udalak Udaletxeko beheko solairua eraberritu du udalerriko gazteentzako biltzeko toki berria ezartzeko. Gune berri honek bilerak edo kontzertu txikiak egiteko balio izango du.
Gune zabal berri honetan, eszenatokia, komunak eta tabernako barra ere izango dira.
Abaro Aretoa izena eman zaio tokiari, udalerriaren ondare kulturala omendu gurean. Erabilera anitzeko areto hau guztiz intsonorizatua da eta epe laburrean inauguratuko da. Lokal berri hauei esker, Udalak Dimako gazteria berrantolatu nahi du. Horrela ba, txikienak (14 urtera artekoak) udal ludotekan bilduko dira eta areto berri honetan 14 eta 18 urte bitartekoak bilduko dira.
Egitasmo honen bidez "udalerriko auzokideei azpiegitura eta gune berriak eman nahi zaizkie beren zaletasunak garatzeko tokiak izan ditzaten". Eskola zaharrak eraberritzeko bidean daude, bilerak egiteko aretoak, kultur aretoak eta udalerriko musika taldeentzako praktikatzeko tokiak egiteko.
Aditzera eman dutenez , egitasmo honek "merezi izan du". Instalazio hauen bidez " herriko gazteak herrian bertan geratu ahal izango dira eta ez dute mugitu beharrik izango, dibertitu nahi dutenean. Halaber, lasai asko eta auzokideei eragozpenak eragin gabe egin ahal izango dute intsonorizatutako areto honen barruan" gaineratu du Dimako alkateak.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS