Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/21
Ortuzarrek azaldu duenez “EAJ barruan ez dago oilotokirik, baina PSE-EE barruan bai dagoela oso fin ez dabilen oilarrik”
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak aditzera eman duenez EAJren barruan “ez dago inolako oilotokirik”, baina bai dagoela “oso fin ez dabilen oilarrik PSE-EE alderdi barruan”. Adierazi duenez “nahiko sinestezina da“ sozialistek halako deskalifikazioak egitea talde jeltzalearen kontra, Iñigo Urkulluk Patxi Lopezekin urtarrilaren 29an izango duen bilera aurreko egunotan.
Herri Irratia-Loyola Media irratiari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek esan duenez “politikagintzan, baten batek argudiorik ez duenean, iraina eta deskalifikazio erraza erabili ohi du”. “Herri hau ateratzeko ideiarik gabe daudenez, txipiroiaren tinta deritzona erabiltzen dute, hau da, gainerakoak zikintzea” gaineratu du.
Ortuzarren esanetan EAJk azken hilabeteotan egin duen ibilbidea “hauteskundeak irabazi eta Gobernua kendu zioten arren, ardurazko ibilbidea izan da”. Zentzu honetan baieztatu du berak ez dakiela “EAJ barruan oilotokirik ote dagoen, baina oso agerikoa da PSE barruan guztiz desafinatuta dabiltzan oilar batzuk badaudela”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS