Prentsa Aretoa

Berriak

2010/01/22

Maruri-Jatabeko alkateak Aresi bilera eskatu dio udalerriko etxebizitza eta tabernetan izan den lapurreta andanaren aurrean

Joseba Koldo Alzaga Maruri-Jatabeko alkateak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburuarekin elkartzea eskatu du, Bizkaiko udalerri honetan eta inguruko eskualdeko etxebizitza eta tabernetan azken aldi honetan eman diren "lapurreta etengabeek" eraginda, udalerrian nagusitu  den segurtasun ezagatik duen kezka eta haserrea adierazteko.

Ezagutzera eman
Alkate jeltzalea gaur goizeko 10:30ean agertu da Maruri Jatabeko udaletxean lapurreta hauetako biktimen ondoan. Hauek beren bizipenak azaldu dituzte  eta  jendaurrean eman dute beren  egoera latzaren, lapurrek erabilitako  moduen eta  udal mailan segurtasunerako abian jarriko den kanpainaren berri.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!