Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/08
Andoni Ortuzarrek Eusko Jaurlaritzaren “egiteko eskasa” kritikatu du, Donostiako gailurrean “afaria ordaintzea” baino ez duelako egin
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak salatu duenez "Eusko jaurlaritzak egiteko eskasa izan du Donostia hirian ospatzen ari den lehiakortasun gailurrean". Ortuzarren esanetan Patxi Lopezen gobernuak ez du indarrik ezta erabaki esparruetan botoa emateko eskubiderik ere, eta Industria eta Berrikuntza Ministroei emandako afaria ordaintzea izan zen bere egiteko bakarra.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek salatu duenez "Euskadin egina baina Euskadiren parte hartzerik gabeko gailurra izan da, euskal lurrean eginikoa baina euskaldunik gabe, gobernu arteko gailurra Eusko Jaurlaritza egon gabe".
Egoera honetan esan du beharrezkoa dela Euskadirentzako "marko politiko berria". "Donostian gailurra izan da eta euskal instituzioetako inork ezin izan du parte hartu".
"Eta, zelan eskatuko dugu marko politiko berria, halako egoerak gertatzen badira? Gertatzen dena da argazkian irtetearekin eta afaria ordaintzearekin konformatzen den Lehendakaria dugula. Guk ez dugu hori nahi, parte hartu nahi dugu, Europari eskaini nahi diogu guk daukagun onena, gure indarra, gure gaitasuna.........eta Europan ere defendatu nahi ditugu gure interesak" gaineratu du burukide jeltzaleak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS