Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/08
José Luis Bilbaok Lopezi “ezkutaketan aritu gabe” hitz egiteko eskaria luzatu dio Guggenheim Urdaibairen inguruko akordioa erdieste aldera
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak "argi eta garbi hitz egiteko esertzea" eskatzeko gutuna idatzi dio Patxi Lopezi, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoaren inguruko akordioa erdieste aldera. Ahaldun Nagusiak aditzera eman duenez "amaitu behar dira deskalifikazio zatarrak nagusi diren aldi hauek" eta Guggenheimen patronatuan ordezkatuta dauden erakundeek -Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Guggenheim Fundazioa - parte hartuko duten mahaia eratu beharra dagoela dio, adostasun batera heltzeko xedez.
ETBri eskainitako elkarrizketan Bilbaok gogoratu duenez, Guggenheim Museoa egitasmoa "ez da Aldundiarena ez eta Eusko Jaurlaritzarena ere, Guggenheim Bilbao erakundearena baizik, berezko izaera juridiko propioa duen erakundea delarik". "Eta egia da- gaineratu du- batzuetan zentzu onetik aterata dagoen eztabaida dugula" onartu du.
Zentzu honetan iragarri du iragan den astean bertan Lopezi zuzendutako "eskutitz luzea" idatzi zuela, eta bertan adierazten zela "argi eta garbi hitz egiteko dagoen beharra, ezer ezkutatu gabe eta behar den denboran, akordio bat lortze aldera".
Zentzu honetan iragarri du iragan den astean bertan Lopezi zuzendutako "eskutitz luzea" idatzi zuela, eta bertan adierazten zela "argi eta garbi hitz egiteko dagoen beharra, ezer ezkutatu gabe eta behar den denboran, akordio bat lortze aldera".
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












