Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/09
Bizkaiko Foru Aldundiak Medicos del Mundo eta UNICEF erakundeen eskuetan jarriko ditu larrialdi egitasmoak garatzeko 140.000 euro
Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Batzordeak 140.000 euroko kopurua Haitirako bideratzea onartu berri du Karibeko irla lurrikara izugarriak suntsitu ostean. Diru kopuru hau zuzeneko diru-laguntasun gisa emango zaie Medicos del Mundo eta UNICEF erakundeei , larrialdi egitasmoak egin ditzaten.
Medicos del Mundo erakundearen kasuan, 70.000 euroko diru laguntasuna izango da eta Foru Erakundeak emandako laguntasunarekin kanpoko eskualdeetan kirurgia txikiko eta apurketak konpontzeko hiru hilabeteko esku hartzerako erabiliko da, ospitaleetako osasun zerbitzurik gehienak militarrek eta laguntasun taldeek ematen dituzte hiriburuko guneetan, Foru Erakundeak aditzera eman duenez.
Erakunde honen lehen esku hartzerako lan taldea bi kirurgia taldek osatzen dute (anestesistak, ebakuntza-gelako erizainak eta kirujano/traumatologoak) , hauekin batera doa koordinazio eta logistika taldea.
Gainerako 70.000 euroak UNICEF erakundeari emango zaizkio talde honek biztanleriaren oinarrizko beharrizanak betetzeko abian jarri duen egitasmoa, besteak beste, ura, elikagaiak eta osasun arreta eskainiko dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak emaniko diru laguntasunarekin besteak beste emango dira ura garbitzeko tabletak eta 10 familientzako oinarrizko ur kitak , halaber, kit hauek garraiatzeko eta banatzeko koordinazioa egingo da.
Bizkaiko Foru Aldundiak Ahaldun Nagusiaren bulegoan laguntasunetarako partida bat du, Haitin gertatutako lurrikara moduko larrialdi egoeretan erabiltzeko.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS