Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/10

Santurtziko udala Haurreskolak partzuergoan atxikita, bost aldiz biderkatuko ditu 0-2 urtekoentzako plazak

Santurtziko Udalak iragan den azaroan iragarri duenez, Haurreskolak partzuergo barruan atxikita dago jadanik, Atxikimendu hau 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako plazak sustatzeko udal egitasmoaren markoan egin da eta bost aldiz biderkatuko dira une honetan aldi honetarako eskaintzen diren tokiak. Horrela ba, gaur egungo 39 plazetatik 200 plaza izatera helduko dira urte beteko epean.   

Ezagutzera eman
Erabaki honekin, Udalak gainerako udalen % 95ek egindako ibilbide bera egin dute. Zentzu honetan, azpimarratzeko modukoa da Bilbao, Getxo, Basauri, Portugalete edo Sestao moduko udalak partzuergo horretan daudela jadanik. Daniel Bringas Kultura eta Euskara zinegotziaren esanetan "ezinbestekoa zen Haurreskolak sarean sartzea 0 eta 2 urte bitarteko plazak bultzatzeko. 39 plaza mantentzeko  enpresa pribatu batekin 235.000 euroko kostea suposatzen badu, zer esan genezakeen 200 plaza mantentzeko eta orain bizi dugun egoera ekonomikoan. Jasanezina litzateke eta gure egitasmoa ezinezkoa". 

Serantesen kasuan "2 eta 3 urteko umeak hezkuntza sare publikoak dituen 160 tokiren batean sartu ahal izango dira eta horrekin 0 eta 2 urte bitartekoentzako 13 toki berri irabaztea ahalbidetuko digu eskola berean. Hauxe, lehenagotik ere ematen den prozesua da. Zehatzago esanda, aurten ere Serantes eskolan zeuden 2 eta 3 urte bitarteko umeen %40 hezkuntza sare barruan daude jadanik" gaineratu du Bringasek.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!