Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/17
Lezamako udalak udalerriko auzokideek adierazitako beharrizanei erantzun die
Lezamako Udalak ezagun ditu jadanik Lezama udalerriko kezka, kexa eta iritziak, 2009 urte osoan udalerriko auzokideekin auzoz auzo eta herri osoa hartu harte egin izan dituen bilerei esker.
Eginiko ekarpenik gehienak dira gai orokorren ingurukoak, besteak beste, bideak, argiak, garbiketa eta estolderiaren gainekoak dira alegia; baina,horiekin guztiekin ere aztertu dira unean uneko gai zehatzak ere. Udalak ekarpen guztiak aztertu ditu eta lanean jarri da auzo guztietako beharrizanei erantzuna emate aldera. Izan ere, eginak dira lan batzuk, besteak beste, bide alboen garbiketa, gune ilunak ekiditeko argiak jartzea eta egoera txarrean zeuden guneen egoera hobetzeko lanak.
Auzokideekin egin izan diren bilerez gain, Udalak kontuan hartu izan ditu udal bulegoetan telefono bidez edo udala@lezama.org helbidera e-mezu bidez heldu diren ekarpenak. Lezamako bizilagunen eta udalaren arteko komunikazio bideak zabalik geratuko dira une oro.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS