Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/17

Lezamako udalak udalerriko auzokideek adierazitako beharrizanei erantzun die

Lezamako Udalak ezagun ditu jadanik Lezama udalerriko kezka, kexa eta iritziak, 2009 urte osoan udalerriko auzokideekin auzoz auzo  eta herri osoa hartu harte egin izan  dituen bilerei esker.

Ezagutzera eman
Eginiko ekarpenik gehienak dira gai orokorren ingurukoak, besteak beste, bideak, argiak, garbiketa  eta estolderiaren gainekoak dira alegia; baina,horiekin guztiekin ere aztertu dira unean uneko gai zehatzak ere. Udalak ekarpen guztiak aztertu ditu eta lanean jarri da auzo guztietako beharrizanei erantzuna emate aldera. Izan ere, eginak dira lan batzuk, besteak beste, bide alboen garbiketa, gune ilunak ekiditeko argiak jartzea eta egoera txarrean zeuden guneen egoera hobetzeko lanak.

Auzokideekin egin izan diren bilerez gain, Udalak kontuan hartu izan ditu udal bulegoetan telefono bidez edo udala@lezama.org helbidera e-mezu bidez heldu diren ekarpenak. Lezamako bizilagunen eta udalaren arteko komunikazio bideak zabalik geratuko dira une oro. 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!