Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/23

Gordexolak eta Zallak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko protokoloaren gaineko informazio orria egin dute

Gordexola eta Zallako udalek informazio orria atera dute herri biotako gobernu taldeek duela urte bete tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko izenpetu zuten protokoloaren gaineko informazioa emateko. Osakidetza, Ertzaintza eta Enkarterrietako Mankomunitatearekin batera, udal korporazioek akordioa izenpetu zuten tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei arreta emateko  protokolo bateratua ezartzeko eta hiru hilabetera egiten den jarraipen batzordea eratzeko.

Ezagutzera eman
Gordexolak eta Zallak  tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko protokoloaren gaineko informazio orria egin dute

ARGAZKIA JAITSI

Lehen protokolo hau, izenpetu nahi duten udalerri guztientzat zabalik dagoen arren, Gordexola eta Zalla herriek era bateratuen egin dute gizarte zerbitzu mankomunatuak dituztelako eta biak daudelako Berdinsarearen barruan, Eudel eta Emakundek bortxakeria matxistaren kontra abian jarri zen udal sarea.

Protokoloari jarraipena emateko taldeak lau batzorde ospatu ditu orain arte, azkena  hilaren 13an izan zen eta hurrengoa apirilean egingo da. Batzorde hauetan parte hartzen dute  izenpetu duten bost eragileek, Zallako udaltzainarekin eta laguntasun juridikoarekin batera, udal eta eskualde mailako baliabideak koordinatzeko xedez eta  osasuna, politika eta gizarte lana uztartuko dituen osoko arreta emateko helburuarekin.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!