Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/23
Gordexolak eta Zallak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko protokoloaren gaineko informazio orria egin dute
Gordexola eta Zallako udalek informazio orria atera dute herri biotako gobernu taldeek duela urte bete tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei laguntasuna emateko izenpetu zuten protokoloaren gaineko informazioa emateko. Osakidetza, Ertzaintza eta Enkarterrietako Mankomunitatearekin batera, udal korporazioek akordioa izenpetu zuten tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei arreta emateko protokolo bateratua ezartzeko eta hiru hilabetera egiten den jarraipen batzordea eratzeko.
Lehen protokolo hau, izenpetu nahi duten udalerri guztientzat zabalik dagoen arren, Gordexola eta Zalla herriek era bateratuen egin dute gizarte zerbitzu mankomunatuak dituztelako eta biak daudelako Berdinsarearen barruan, Eudel eta Emakundek bortxakeria matxistaren kontra abian jarri zen udal sarea.
Protokoloari jarraipena emateko taldeak lau batzorde ospatu ditu orain arte, azkena hilaren 13an izan zen eta hurrengoa apirilean egingo da. Batzorde hauetan parte hartzen dute izenpetu duten bost eragileek, Zallako udaltzainarekin eta laguntasun juridikoarekin batera, udal eta eskualde mailako baliabideak koordinatzeko xedez eta osasuna, politika eta gizarte lana uztartuko dituen osoko arreta emateko helburuarekin.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS