Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/24

Astrabuduako osasun zentro berriak astelehenean zabalduko ditu ateak

Astrabuduako osasun zentro berriak ateak zabalduko ditu astelehenean, martxoak 1, Erandioko auzo honetako 15.000 biztanleei osasun arreta eskaintzeko. Zentroa martxan jartzeko, 1,4 milioi euroko inbertsioa behar izan da.

Ezagutzera eman
Solairu bakarreko eraikin berriak bigarren solairu bat eraikitzeko aukera ematen du beharrezkoa izan ezkero. Une honetan, familia osasunerako lau kontsulta ditu, bi erizain kontsulta, pediatra bat, emaginaren kontsulta bat, erditzea prestatzeko gela bat eta gainerako zerbitzu batzuk.

Inauguratzeko ekitaldian izan da Joseba Goikuria Erandioko alkatea. Bertan, bere poza adierazi du Udala eta Osakidetzaren arteko akordioari esker zentroa irekitzeko aukera gertatu delako. Alkatearekin batera izan dira Julian Perez Gil, osakidetzako zuzendari nagusia; Mari Luz Marqués, Uribe Eskualdeko zuzendari gerentea; eta inguruko osasun zentroetako arduradunak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!