Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/26

Izurtzako EAJren udal taldeak HAPNren kontrataziorako pleguak egiteko orduan prozesu parte hartzailerik eza salatu du

Oskar Zarrabeitia Izurtzako EAJren udal taldearen bozeramaileak Hiri Antolamendurako Plan Nagusia kontratatzeko pleguak egiterako orduan prozesu parte hartzailerik eza alatu du. Udal Batzako talde jeltzaleak kritikatu duenez "agiria aztertzen eta ekarpenak aurkezten egin dugun lanaren ostean, ez dira kontuan hartu eta tarteko batzordeari dagokion gardentasunez ere ez dira aztertu".

Ezagutzera eman
Izurtzako EAJ ez dago ados tramiteak egiteko eraman den prozedurarekin "baldintza pleguak ostiralean aurkeztu ziren eta astebete geroago eraman ziren Osoko Bilkurara, gure ekarpenak egiteko Hirigintza Batzorderik deitu gabe" kritikatu du Izurtzako udal talde jeltzalearen bozeramaileak. Oskar Zarrabeitiaren esanetan gertakariek "agerian uzten dute Gobernu taldearen gardentasunik eta borondate politikorik eza, prozesuan gure lana baloratzeko  eta adostasunera heltzeko".

Lau dira talde jeltzaleak Izurtzako Udalean egindako proposamenari aurkeztu dizkion ekarpenak. Hauetako bi onartuak izan dira eta plegu administratiboen inguruko beste bik "profesionaltasun bermeak" eskatzen dituzte egitasmoa idatziko duen taldea kontratatzeko orduan "lan arinagoa egiteko, Udalaren lan karga ez handitzeko eta epeak betetzeko". Oskar Zarrabeitiak azpimarratu duenez Izurtzako Gobernuaren jarreraren "borondate politikorik eta gardentasunik eza" salatu du "gure herriarentzat HAPN bezalako egitasmo garrantzitsu honi begira".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!