Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/27
Erandiok Eusko Jaurlaritzari eta URA erakundeari berretsi die Astrabuduako hezegunea hobetzeko egin dien eskaria
Erandioko Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioa. Proposamen honen bidez Eusko Jaurlaritzari eta Uraren Euskal Agentziari eskatuko zaie Astrabuduako hezegunearen inguruko lurzoruan uholdeak ekiditeko berehalako ekimena martxan jar dezaten. Gobernu talde jeltzalearen eskakizunaren helburu nagusia da Astrabudua herrian gertatzen diren uholdeekin amaitzea. Horrela ba, Udondoren ubidea eta hezegunea eraberritzea eta urari bidea eragozten dion eta Dow Chemical fabrikakoa zen uharka kentzea eskatu dute.
Jarduera biek bermatuko dute hezegunearen balore naturalak gordetzea -egin den azterketaren arabera 52 planta espezie eta 88 ornodun espezie bizi direla bertan- eta biztanleriaren gozamenerako berreskuratzea, Erandioko Udalak egindako eskariak ugariak eta oraindik Eusko Jaurlaritza eta URA erakundearen aldetik erantzunik gabeak izan diren arren.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












