Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/09
Abadiñoko EAJren udal taldeak Udalak irudi eta publizitatean egiten duen “gehiegizko gastua” salatu du
Abadiñoko EAJren udal taldeak "lotsagarri" jo du José Luis Navarro buru den Udalak 6.000 euroko kopurua erabili izana krisiaren kontra antolatutako egun erdiko jardunaldian. Aditzera eman dutenez "irudi eta publizitate arloko gehiegizko gastuetan" sartu da Talde Independenteko alkatea.
Jeltzaleek alkateari deitoratu diote gaur egun bizi diren krisi garaiekin bat ez datozen gastuetan sartu izana, batez ere krisia konpontzen laguntzen ez duten gauzetan erabilita. Krisiaren kontrako jardunaldiak, prentsa bulegoko gastuek eta udal aldizkariak udalari suposatu diote 12.000 euroko gastua.
Abadiñoko EAJren udal taldeak kudeatze lana "lotsagarri, gehiegizko, eta xahutzaile" jo du. Gaineratu dutenez oso urrun dago oraingo krisi egoeran Abadiñoko bizilagunen beharrizanei erantzuteko arduratik. Jeltzaleen aburuz gastu hauek ez ziren beharrezkoak eta gizarte mailako beharrizanetara erabili behar ziratekeen. Abadiñoko udal talde jeltzalearen hitzetan "horrek erakusten du Navarrok ez duela alkateak beharko lukeen esperientziarik, ez du inguruko errealitatea bizi eta ez du krisiari aurre egiteko eskualde garapenaren aldeko lanik egiten".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS