Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/09

Abadiñoko EAJren udal taldeak Udalak irudi eta publizitatean egiten duen “gehiegizko gastua” salatu du

Abadiñoko EAJren udal taldeak "lotsagarri" jo du José Luis Navarro buru den Udalak 6.000 euroko kopurua erabili izana krisiaren kontra antolatutako egun erdiko jardunaldian. Aditzera eman dutenez "irudi eta publizitate arloko gehiegizko gastuetan" sartu da Talde Independenteko alkatea.

Ezagutzera eman
Jeltzaleek alkateari deitoratu diote gaur egun bizi diren krisi garaiekin bat ez datozen gastuetan sartu izana, batez ere krisia konpontzen laguntzen ez duten gauzetan erabilita. Krisiaren kontrako jardunaldiak, prentsa bulegoko gastuek eta udal aldizkariak  udalari suposatu diote 12.000 euroko gastua.

Abadiñoko EAJren udal taldeak kudeatze lana "lotsagarri, gehiegizko, eta xahutzaile" jo du. Gaineratu dutenez oso urrun dago oraingo krisi egoeran Abadiñoko bizilagunen beharrizanei erantzuteko arduratik. Jeltzaleen aburuz gastu hauek ez ziren beharrezkoak eta gizarte mailako beharrizanetara erabili behar ziratekeen. Abadiñoko udal talde jeltzalearen hitzetan "horrek erakusten du Navarrok ez duela alkateak beharko lukeen esperientziarik, ez du inguruko errealitatea bizi eta ez du  krisiari aurre egiteko eskualde garapenaren aldeko lanik egiten".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!