Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/09

Lekeitioko Udalak 800.000 euroko inbertsioa egingo du Aldirietako aparkalekua egiteko

Lekeitioko Udalak 800.000 euro inguru inbertituko ditu saihesbideko errotondan aldirietako aparkalekua egiteko. E Planak udalerriari ematen dion aurrekontua dela bide, Udalak egitasmoa egingo du Gernikatik hirigunera sartzeko errotondaren inguruan dituen hiru orube egokitzeko eta lana hau plataforma bakar batean egingo du. Lan hauen bidez, lana emango zaie 46 pertsonari.

Ezagutzera eman
Jakinik, udalerri guztietan dagoen errealitatea zein den, oraingo udal gobernuak 2003 urtetik hainbat egitasmo eta jarduera gauzatu ditu udalerriko biztanleriarengan autoen saturazioak eragiten duen kaltea gutxitzeko asmoz. Helburu nagusia, ibilgailuen erabilera murriztea eta hirigunea oinezkoentzako berreskuratzea da, azken hau izan dadin hiriguneko  protagonista nagusia.

Lekeitioko bariante ondoan aldirietako aparkalekua eraikitzeko egitasmoa datorren hilabeteotan egingo da hiriguneko mugikortasuna sustatzeko eta garraio hain kutsakorrak ez diren garraiatzeko moduak eta bideetako segurtasuna hobetzeko xedez. Ekimen honen bidez bilatzen da hirigunetik motordun ibilgailuak apurka-apurka kentzea eta garraio publikoa, bidegorriak eta oinezkoentzako ibilbideak sustatzea. Aparkalekurako sarbidea errotonda eta hirigune artean dagoen bide tartetik izango da, bariante berri honetarako loturak ekidite aldera.  

Ekimen honen bidez, Lekeitiok Europa mailan ondare kultural eta  monumental garrantzitsua dagoen udalerrietan aldirietarako aparkalekuak egiteko dagoen joerarekin bat egiten du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!