Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/09

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Erandioko Udalaren arteko akordioak segurtasuna hobetuko du Lutxanako errepidean

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak onartu berri du foru erakundeak eta Erandioko Udalak izenpetuko duten lankidetza hitzarmena, Erandio udalerriko Lutxana auzoan BI-735 eta BI-711 errepideak lotzen diren gunean bide segurtasuna hobetzeko.

Ezagutzera eman
Lan hauetarako Aldundiko Herrilan sailaren 796.544,36 euroko aurrekontua aurreikusi da eta orokorrean bidegurutzea hobetuko da, oinezkoentzako azpiko pasabidea eraikiko da eta horrez gain oinentzako ibilbidea BI-711 errepidean.

 BI-735 eta BI-711 bideak lotzeko gunea, udalerriko tokirik "konplikatuenetakoa" da, Joseba Goikouria Erandioko alkateak aditzera eman duenaren arabera. Erandioko bizilagunek denbora luzea daramate Aldundiari gune hori arautzea eskatzen eta eskari hau udal batzara ere eraman zen. "Jakin badakigu hainbat gune beltz daudela eta Aldundiarekin ari gara lanean bakoitzari irtenbidea eman diezaiogun" azaldu du alkate jeltzaleak. 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!