Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/10
Arrigorriagako Mendikosolobarrena urtegiko urek udal erabilera izango dute udatik aurrera
Arrigorriagako Mendikosolobarrena parkeko urtegiko urek udal erabilera izango dute eta besteak beste kaleak ureztatzeko eta garbitzeko erabiliko dira udatik aurrera. Egitasmo hau errealitate bilakatzeko lanak ekainaren 1ean hasiko dira eta abuztuan amaituko dira, udalerriko 30 biztanlerentzako lana izango da eta aurrekontua 760.000 eurokoa izango da. Hau E Egitasmo barruko enplegu eta toki jasangarritasunerako Inbertsio Fondoen kontura egingo da.
Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkatearentzat, Mendikosolobarrena urtegi txikiko ura batzea eta horiekin kaleak garbitzea ekimen eredugarria da jasangarritasun aldetik: Ruiz de Azuak azpimarratu duenez, oso lan interesgarria da ingurumen eta ekologia aldetik "autoa gasolindegian garbitzen dugunean edo gure landareak eta parkeak ureztatzen ditugunean, gastatzen dugun ura oso garestia da" .
Mendikosolobarrena parkean garatuko den egitasmoa bi fasetan banatzen da eta aldi berean egingo dira ekaina eta uztailean eta hurrenez hurren 440.677 eta 319.999 euroko aurrekontuekin.
Mendikosolobarrena parkean garatuko den egitasmoa bi fasetan banatzen da eta aldi berean egingo dira ekaina eta uztailean eta hurrenez hurren 440.677 eta 319.999 euroko aurrekontuekin.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












