Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/10

BFAk 600.000 euro erabiliko ditu 15.000 biztanletik beherako herrietan kirol instalazioak berriztatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak adostu berri du 600.000 euroko kopurua erabiltzea 15.000 biztanletik beherako herrietan kirol azpiegiturak berriztatzeko edo eraberritzeko. Horretarako, Herrialdeko Udal eta Udal Erakunde Autonomoentzat zuzendutako diru laguntasunak arautzen dituen Dekretua onartu du. 2010 urterako egitasmo honen bidez, gutxienez 12 udalerrik jaso ahal izango dituzte diru laguntasunak.

Ezagutzera eman
Aldundiaren Kultura sailak 600.000 euroko aurrekontua aurreikusten du eta diru laguntasunei ezin izango dute aurrekontu osoaren %50 gainditu eta gehien jota 50.000 eurokoa izango da diru ekarpena.

Aurreko deialdietan Aldundiak inbertsio laguntasunak ematen zituen 450.000tik gorako aurrekontuak zituzten inbertsio lanetarako. Dena dela, oraingo ekitaldian eta bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, dauden azpiegiturak berriztatzeko edo eraberritzeko egitasmoetara zuzentzea erabaki da. Halaber, oraingo ekitaldi honetan, diru laguntasunak 15.000tik beherako biztanle kopurua duten udalerrientzako dira. Tamaina txikiko udalerrientzat "diru kopuru murriztua ere laguntasun handia suposatu ahal duelako kirol instalazioak mantendu eta egokitzeko".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!