Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/11
Getxon 3.000 tona hondakin gutxiago batu ziren iaz krisia dela eta
Getxon iaz sortutako hondakin kopurua, 32.600 tona inguru, asko gutxitu zen krisi ekonomikoaren eraginez, 2008an baino 3.000 tona gutxiago jaso baitziren. Ingurumen udal arloak birziklapenerako gaikako material-bilketari buruz kaleratutako balantzean jasotzen denez, pasa den urteari dagokion kopurutik, 25.500 tona pasatxo hondakin ez ziren birziklatzekoak. Birziklatutako material kopurua, berriz, -besteak beste, paper, beira, ontziki, pila, aparailu elektriko-, 7 mila tonatik gorakoa izan da, aurreko ekitaldikoaren antzeko kopurua, alegia, soilik %0,36ko igoera izan baitu.
Birziklatutako materialen atalari dagokionez, hauek, or ohar, 2008ko antzeko balore edo kopuruetan mantentzen dira, arestian aipa bezala. Zatirik handiena paper-kartoiarena da, 3.100 tona batu baitira. Honen ondotik dator beira, 1.600 tonarekin eta ontziak, hirugarreneko tokian dira, 987 tonarekin. Hondakin handia keta obra-hondakinak, bien artean, 1.000 tonatik gora batzen dute. Arropatan 249 tona bildu ziren eta pila eta fluoreszentetan 8 tonako kopurua gainditu zen. Azkenik, azpimarratu 548 tona hondakin elektroniko eta elektriko batu zirela, hau da, 2008an baino ia %21 gutxiago.
Bestaldetik, aurreko urteetan bezala, Udalak diptikoa prestatu du 2009ko birziklapenerako gaikako material-bilketaren inguruko datu guztiekin, horiei azkenean ematen zaien erabileraren gaineko azalpenak ere jasotzen dituela. Esku-orria etxe, ikastetxe eta udal bulegoetara bidali da.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












