Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/11

Fadurako udal kiroldegiko ekipamenduen berriztatzea azken fasean sartu da

Fadurako udal kiroldegiko instalazioak zaharberritzeko, Udalak, 2008ko ekaineko uholdeek utzitako kalteen ondotik abiatutako plana azken fasean sartu da eta aurtengo lehen seihilekoan amaitzea aurreikusita dago. Lan horiek 2008ko bigarren seihilekoan hasi ziren eta 7 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri dute. Diru-kopuru honen %90 Bizkaiko Foru Aldundiak emango du.

Ezagutzera eman
Fadurako udal kiroldegiko ekipamenduen berriztatzea azken fasean sartu da

ARGAZKIA JAITSI

Fadurak bizi duen itxuraldatzearen irudirik adierazgarriena da egoitza nagusiko atondoa, batzar aretoa, kirol kantxa eta igerilekuenak osatzen dutena, Getxoko alkate Imanol Landak gaur nabarmendu duenez. Alkateak esan duenez, "2008ko uholdeek Faduran utzi zuten egoera zaila benetako aukera bihurtu dugu gure kirol instalazioak berriztatu eta horiei kirol jardueraren eremuan gure auzokideek dituzten beharrei erantzuteko behar zuten bultzakada emateko".

Getxoko alkateak azaldu duenez, dagoeneko hasi den hirugarren eta azken fasean, atletismo pistaren zaharberritzea egingo da (1.300.000 euro bideratuko dira horretara), errugbi zelaian argi berriak ipiniko dira eta zenbait egokitze lan ere egingo da (390.000 euro) eta hondarrezko futbol zelaia kendu eta belar artifizialeko gunea egokituko dute, era askotako jarduerak egiteko (232.000 euro). Horrez gainera, aurten Bolua I eta II futbol zelaietako belar artifiziala aldatzeko asmoa dago, baita zelai hauen itxitura metalikoaren ordez plastikozko bat ipintzea ere.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!