Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/17

Barakaldoko EAJk Tontxu Rodriguezi eskatu dio “exekutiba sozialistako kide gisa baino, alkate gisa jardun dezala”

Amaia del Campo, Barakaldoko Udalean EAJren bozeramaileak, Tontxu Rodriguez alkateari eskatu dio "Eusko Jaurlaritzak egindako zentzugabekerien kontra ager dadila". Halaber, eskatu egin dio "sozialisten exekutibako kide gisa baino, alkate gisa jardun dezala" .

Ezagutzera eman
Amaia del Campok azaldu duenez, udal talde jeltzaleak gaur goizean aurkeztu duen mozioan, Udalari eskatzen dio Hezkuntza Sailburuari eskatzea "ikastetxe publikoetako ikasleen gurasoen egiazko parte hartze eraginkorra berma dezala, Barakaldoko hezkuntza alorreko gainerako eragileekin batera, beharrizanei eta berezitasunei konponbideak bilatzerik izan dezaten".

Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, azken hilabeteotan Barakaldoko hiritarrak "Patxi Lopezen Gobernuak hartutako erabakien biktima bilakatu gara, erabaki problematikoak dira eta kalte handiak eragiten dizkie gure bizilagun askori". Amaia del Camporen hitzetan, "lehenengo, Zaballako anbulatoriotik Urbanerako egin zen derrigorrezko leku aldaketa", arazo hau konponduta geratu da azkenean gure auzokideei eta PSE izan ezik gainerako alderdi politikoi esker, Osakidetza atzera pausua egitera derrigortua izan delako". Horren ostean, Barakaldoko familien erabaki askatasuna mugatua izan zen, seme alabak matrikulatzeko ikastetxea ezin zelako askatasunez aukeratu.

Zentzu honetan, Del Campok azpimarratu duenez "erabaki hauetan guztietan faltan bota izan dugu alkatea, nahiago izan duelako ezkutatu edo isilik geratu". Horrela ba, Barakaldoko EAJk eskatu du Tontxu Rodriguezek "gaia esku artean har dezala eta bere alderdikoa den Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiek ez ditzatela kaltetu Barakaldoko biztanleen interesak". Aurkeztu den mozioaren inguruan, Del Campok esan duenez Rodriguezek "aukera paregabea izango du  Barakaldoko arazoak konpontzeko duen interesa  publikoki erakusteko" .
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!