Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/18
EA eta ANVk Labein ezeztatuz Gatika txirotu dute Ezeztapen honen ondorioz herriak diru askoko inbertsio eta lanpostuak galdu ditu
Gatikako udal talde jeltzaleak EA eta ANV taldeek eragindako boikotari egotzi dio Labeinek udalerrian ez kokatzeko hartu duen behin betiko erabakiaren ardura. Egitasmo hau erortzean, Gatikako auzokideek galdu egiten dute nazioarte mailan ezaguna den enpresa udalerrian ezartzeko aukera, eta ezarpen honek Gatikan ekarriko lituzkeen laguntasun zuzenak eta zeharkakoak ere. "Guztiz arduragabea, garai batean egitasmoaren bultzatzailea izan zena, orduko EAren alkatea eta oraingo zinegotzia den Iñaki Aginaga ANVrekin joatea herriarentzat lanpostuak eta baliabideak ekarriko lituzkeen egitasmoa boikoteatzeko" gaitzetsi du Gatikako udal talde jeltzaleak.
"Non ote dago EAren irizpidea? Aurreko legegintzaldian zergatik eman zuen aldeko botoa eta zergatik ematen du orain kontrakoa?" galdetu du Gatikako EAJ-PNV taldeak. "ez dugu pentsatu nahi estrategia hau dela EAJ alde dagoen edonolako egitasmori betoa jartzekoa, hau guztiz arduragabea izango litzateke herri honetako oposizioaren aldetik".
"Eta oposizioaren arduragabekeria larria denon artean ordaindu behar ote dugu?"
Gatikako EAJren taldeak edozein udalerrirentzat guztiz onuragarria den egitasmoarekiko "alderdi batzuen eta pertsona batzuen arduragabekeria politikotik erator daitekeen bestelako ondorio larria salatu du. 2006 urtean, Iñaki Aginaga alkatea zelarik eta bere aldeko boroa eman zuelarik, Labeinek egitasmoari hasiera eman zion udalerrian egoitza ezartzeko xedez, ehunka mila euro gastatu ditu lurzoruak erosten eta lurzoruaren kudeatzerako hainbat eragiketetan, eta orain EA eta ANV taldeen ezetzarekin Labeinek galera handia nozitu du eta seguru aski ez duela bertan behera utziko. Bi galdera ditugu orain egiteko: zerekin eta nork ordainduko du Labeini egindako kaltea eta milioi bat euroko kopurua izan daitekeena, eta zer gertatuko da diru hori Udalari eskatzen badiote. Auzolagun guztion artean ordaindu beharko ote dugu?".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












