Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/24

Athletic-eko jokalariak Galdakaoko ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzeko

Athletic-eko hainbat jokalarik hasiera eman diote Galdakao herrian  udaleko Euskara zerbitzuak eskolako umeen artean euskararen erabilera bultzatzeko abian jarri duen ekimenari. Gorka Iraizoz, Koikili, Mikel San Jose eta Iñigo Diaz de Cerio izan dira Lehen Hezkuntzako eskola umeekin, telebistan ikustera ohituta dauden neska mutilek hurbiletik ezagutzerik izan dezaten eta beren bizipenak euskaraz azalduta entzun ditzaten.

Ezagutzera eman
Athletic-eko jokalariak Galdakaoko ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Giro lasaian eta eskolako umeen artean elastiko zuri-gorria nagusi delarik, umeek jokalari profesionalen bizimoduaz jakin nahi dute eta horretarako daude elkarrizketa lasai eta atseginean; arratsaldean, umeei idazkia egitea eskatzen zaie beren iritziak eta bizipenak adierazteko. Horrela ba, entretenimendua, ikasbidea eta euskararen gizarteratzea   kirolarekin uztartzen  dira .

Ekimen hau Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Nagusiaren barruan antolatu diren jardueren markoan dago. Udalak egitasmo hau onartu zuenetik kirola da landu beharreko esparrurik esanguratsuenetarikoa.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!